XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); bandera altxa zuan batean, onoko desapio au ere egin ziela moroai: berriz bandera botatzen bazuten, urrengoan beren buruetan sartu ta altxako zuala; len olakorik etzala, eta artu-emanak ainbesteraiño garraztu baziran, Zeuta`ko gobernadoreak zituala erru guziak.

1859. IX. 9: Marruekotako errege, Aab-el-rrajman, il; beraren seme bat, Sidi-Mohamed, errege berria.

Bitartean, Zeuta`ko soldaduak eta inguruko moroak ikamikaka jardunak ziran alkarrekin: moroak españitarren lanak berriro desegin nai eta besteak eraso ta uxatu.

1859. X. 3: Españia ko gobernuak baldintza estuagoak eskatzen ditu.

1859. X. 2: Artu-emanetan ez dira konpontzen, eta Españi`ko gobernuak gerra egitea erabakitzen du.

Kondaira-idazle askok diotenez, ortaraño gabe ere gauzak konpondu zitezkean.

Baiñan Españia`ko gobernuaren buru egiten zuanak, Leopoldo D`Donnell jeneralak, ala nai izan omen zuan, politikaalderdiak zerabilkiten naspilla baretu eta españitarrak abertzaletasunez berotu ta batu zitezen.